Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2017ko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5827

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 22koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Berdintasunaren aldeko 2017ko Emakunde Saria nori eman ebazten duena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2017ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2017ko Emakunde Sarirako deialdia egin zen.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko irailaren 22ko Ebazpenaren bidez izendatutako epaimahaiak aho batez egindako proposamena kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Virginia Imaz Quijera andreari ematea Berdintasunaren aldeko 2017ko Emakunde Saria, saria emateko balioespen-irizpideetara ondoen egokitzen den hautagaia baita. Sariak 14.400 euroko dotazioa dauka. Era horretan, epaimahaiak aitortu nahi dio pailazo profesional eta ipuin-kontalari gisa feminismoaren-kontzientziatik izan duen 30 urteko ibilbide bikain, ausart eta luzea, emakume eta gizonen arteko berdintasun eza agerian utzi baitu eta berdintasunaren alde lan egiteko aliantzak sortu.

Epaimahaiak, sari horren bidez, aitortza egin nahi die, halaber, artearen eremuan lan eginez kultura gizartea eraldatzeko elementu indartsua dela erakusten duten pertsona eta erakundeei, emakume eta gizonen arteko berdintasunaz ikasteko beharrezkoak diren estrategia ugari ematen baitigu kulturak, eta funtsezkoa baita emakumeek kulturan parte hartzea eta egiten dioten ekarpena aitortzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 22a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala