230. zk., 2017ko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BILBOKO UDALA
5826
IRAGARKIA, Segurtasun Saileko Egitura eta Garapeneko zuzendariordearen 1527.B0 lanpostua izendapen askearen bitartez behin betiko betetzeko hautaketa prozesuari buruzkoa.
Iragarkia, Bilboko Udalarena, Alkatetza-Kontratazio eta Giza Baliabideen Saileko zinegotzi ordezkariak 2017ko azaroaren 15ean hartutako Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 225. zenbakian, 2017ko azaroaren 24an, eta, han, Egitura eta Garapeneko Zuzendariordearen 1527.B0 lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak oso-osorik argitaratu ziren. Lanpostu horrek 29. mailako lantoki-osagarria, derrigorrezkoa ez den 3. hizkuntza-eskakizuna, «B» mailako dedikazio berezia, 32.560,44 euroko osagarri berezia eta erabateko dedikazioa ditu. Bilboko Udaleko edo beste herri-administrazio batzuetako (Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko administrazioetako) karrerako funtzionarioak betetzekoa da.
Eskariak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Deialdi honi buruzko iragarkiak etorkizunean, oinarriekin bat badatoz, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Bilbao, 2017ko azaroaren 24a.
Giza Baliabideetako zuzendaria,
JAVIER ARIZABALETA SANMIGUEL.