230. zk., 2017ko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BILBOKO UDALA
5825
IRAGARKIA, Herritarren Segurtasun Saileko zuzendariorde juridiko administratiboaren 1447.B0 lanpostua izendapen aske bidez behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuari buruzkoa.
Bilboko Udalaren iragarkia da hau, Kontratazio eta Giza Baliabideen Saileko zinegotzi ordezkariak 2017ko azaroaren 15ean hartutako Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen hura 2017ko azaroaren 24ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 225. zenbakian, eta han oso-osorik argitaratu ziren zuzendariorde juridiko administratiboaren 1447.B0 lanpostua izendapen aske bidez behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak. Lanpostu horrek 29. mailako lantoki-osagarria eta derrigorrezkoa ez den 3. hizkuntza-eskakizuna ditu, bai eta «B» mailako dedikazio berezia, 32.560,44 euroko osagarri berezia eta erabateko dedikazioa ere. Bilboko Udaleko edo estatuko, autonomia-erkidegoetako eta toki-administrazioetako karrerako funtzionarioek betetzekoa da.
Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Deialdi honi buruzko ondorengo iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, oinarriekin bat badatoz.
Bilbao, 2017ko azaroaren 24a.
Giza Baliabideetako zuzendaria,
JAVIER ARIZABALETA SANMIGUEL.