Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2017ko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BILBOKO UDALA
5824

IRAGARKIA, Segurtasun Saileko 1380.B0 Udaltzaingoko buruaren lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez behin betiko betetzeko hautaketa prozesuari buruzkoa.

Iragarkia, Bilboko Udalarena, Alkatetza-Kontratazio eta Giza Baliabideen Saileko zinegotzi ordezkariak 2017ko azaroaren 15ean hartutako Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 225. zenbakian, 2017ko azaroaren 24an, eta, han, 1380.B0 Udaltzaingoko buruaren lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak oso-osorik argitaratu ziren. Lanpostu horrek 29. mailako lantoki-osagarria, derrigorrezkoa ez den 3. hizkuntza-eskakizuna, «B» mailako dedikazio berezia, 32.560,44 euroko osagarri berezia eta erabateko dedikazioa ditu. Bilboko Udaleko edo beste herri-administrazio batzuetako (Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko administrazioetako) karrerako funtzionarioek betetzekoa da.

Eskariak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Deialdi honi buruzko iragarkiak etorkizunean, oinarriekin bat badatoz, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Bilboko Udaletxea, 2017ko azaroaren 24a.

Giza Baliabideetako zuzendaria,

JAVIER ARIZABALETA SANMIGUEL.


Azterketa dokumentala