230. zk., 2017ko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
5822
EBAZPENA, 2017ko azaroaren 21ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Segurtasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Segurtasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2017ko uztailaren 17ko Ebazpenaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2017ko irailaren 5eko EHAA), honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzakoa (520010 kodea, 42. dotazioa).
Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 21a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.