230. zk., 2017ko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5821
EBAZPENA, 2017ko azaroaren 21ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Iratxe Larrea Principe andreak gainditu egin duela 2017ko maiatzaren 9ko Ebazpenak (2017ko maiatzaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen-prozesua, «Plastika Adierazpidearen Didaktika» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Iratxe Larrea Principe andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: 30652963N. Kodea: AGC8L1 – D00045-10. Jakintza arloa: «Plastika Adierazpidearen Didaktika». Saila: Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpidearen Didaktika. Ikastegia: Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola. Hizkuntza-eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Arteen eta Ikusizko Kulturaren Hezkuntza».
Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2017ko azaroaren 21a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena; 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.