229. zk., 2017ko azaroaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 3 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5817
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2017ko urriaren 9ko Ebazpena, 17.0125.20.01.01.02 (90/22361/17) espedienteari dagokiona.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpenaren bidez bukatu da espediente hori; ebazpen horretan, I202017000022361 arau-haustearen aktan jasotako proposamena baiesten da, eta, beraz, Sousa, Pinto & Pereira II LDA enpresari 40.986,00 euroko zehapena ezartzen zaio, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.10 artikuluaren aurkako arau-hauste oso astun bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori); horrez gain, Bikain Isasa SL enpresaren erantzukizun solidarioa deklaratzen da.
Enpresari jakinarazten zaio delako ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Halaber, jakinarazten zaio, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen ez badu, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko duela, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:
– Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.
– Erakunde igorlea: 04833001-522.
– Erreferentzia: 2017009000171.
– Identifikazioa: 091217.
– Zenbatekoa: 40.986,00 euro.
Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuta (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretua).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 17a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.