Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2017ko azaroaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5815

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2017ko irailaren 14ko Ebazpena. Ebazpen horren bitartez, MMT Servicios Bizkaia 2012, SL enpresari ibilgailuen tratamendurako zentro gisa emandako baimena iraungitzeko prozedurari hasiera ematen zaio. Baimen hori ibilgailuon bizitza baliagarria amaitutakoan enpresaren instalazioetan horiek deskontaminatu eta desmuntatzeko zen (helbidea: Molinaga bidea z.g, 48180 Loiu, Bizkaia).

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak horren berri izan dezan eta jakinarazpen gisa har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago honako helbide honetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (01010).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 22a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala