229. zk., 2017ko azaroaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (234 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5814
EDIKTUA, 2017ko azaroaren 15ekoa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez zenbait ebazpen jakinarazten baitira, dekretu hauetan bildutako diru-laguntzei dagozkienak: Seme-alabak dituzten Familientzako Diru-laguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 30/2015 Dekretua eta Lana eta Familia Bateragarri egiteko diru-laguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 31/2015 Dekretua.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, ediktu honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie eskuragarri dutela aipatu espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao).
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkaria Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 15a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.