229. zk., 2017ko azaroaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
5813
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Leioako tailerreko (3. linea) altzarien hornidurari buruzko lizitazioaren esleipena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: hornidura.
b) Xedearen deskribapena: Leioako tailerreko altzarien hornidura (3. linea).
c) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio-iragarkia argitaratu zen eguna: 2017ko maiatzaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 91. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hogeita sei mila ehun eta hirurogeita hamahiru (26.173,00) euro, BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2017ko uztailaren 13a.
b) Esleipenduna: Bigune Equipamiento Integral, S.L.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: hamazazpi mila zazpiehun eta hogeita bat euro eta hirurogeita hamahiru zentimo (17.721,73), BEZik gabe.
e) Burutzapenerako/entregarako epea: hogeita hamar (30) egun.
Bilbao, 2017ko azaroaren 23a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.