229. zk., 2017ko azaroaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5807
EDIKTUA, hipoteka bat betearazteari buruz bideratutako 378/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.
Errekurtsoa: L2 378/2017 hipoteka-betearazpenaren apelazioa.
Errekurtsogilea: Banco Popular Español, S,A.
Abokatua: Alfonso Matas Frías.
Prokuradorea: Jesus Fuente Lavin.
Alderdi errekurritua: Carlos Ares Fernandez eta Aitziber Cordon Mañanes.
Gaia: hipoteka betearaztea.
Aipatutako errekurtsoan, autoa eman da, 2017-11-02an. Eta xedapenek hau diote:
Ezetsi egiten dugu Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak 2017ko maiatzaren 24ko 1192/13 autoetan (hipoteka-betearazpena) emandako autoaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa; errekurtso hori Banco Popular Español, S.A. enpresaren ordezkari prozesalak jarri du. Horrenbestez, berretsi egiten dugu aipatutako ebazpena, eta errekurtsoaren kostuak alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu.
Jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.
Ebazpen hau irmoa da, eta beronen kontra ezin daiteke aurkeztu errekurtsorik.
Carlos Ares Fernandez errekurrituaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko azaroaren 2a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.