Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2017ko azaroaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5806

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 23koa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzko Dekretuaren proiektua.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailek erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzko Dekretuaren proiektua egin dute. Proiektu hori Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen arabera izapidetu behar da.

8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, «Herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira».

Hori dela-eta, Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, aipatutako proiektua jendaurrean jartzen da, eta, horretarako, hogei egun balioduneko epea nahikotzat jotzen da; epe hori iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Azaldukoagatik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zituen apirilaren 11ko 81/2017 Dekretuaren 7.g) artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzko Dekretuaren proiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.– Epe horretan, edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikok edo pribatuk, kontsultatu ahal izango du dekretuaren proiektua, eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak jarri ahal izango ditu, Turismo. Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, PK 01010), Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.net) edo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Turismo Arloaren atarian (http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/turismoa/).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 23a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.


Azterketa dokumentala