229. zk., 2017ko azaroaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
5799
EBAZPENA, 2017ko azaroaren 13koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen osaera aldatzeko dena.
Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen ekainaren 11ko 360/2013 Dekretuko 7. artikuluak batzorde hori zeinek osatuko duten zehazten du. Halaber, kide horien izendapena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari dagokiola ezartzen du.
Bokal batek izendapenari uko egin dio eta Euskal Irrati Telebista erakunde publikoan aldaketak izan dira. Ondorioz, aldaketek Batzordearen osaera aldatu dute, eta, horrexegatik, ezinbestekoa da Batzordeko bokal berrien izendapena egitea, eguneratuta gera dadin.
Aurrez adierazitakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Itziar Abad Ramírez andrea, komunikazioan eta berdintasunean aditua, kentzea Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko bokal-kargutik.
Bigarrena.– Maite Asensio Lozano andrea, komunikazioan eta berdintasunean aditua, izendatzea Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko bokal.
Hirugarrena.– Ainhoa Sinde Etxebarria andrea kentzea Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko bokal-kargutik, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoaren ordezkaritzan.
Laugarrena.– Maria Angeles Parra Salado andrea izendatzea Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko bokal, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoaren ordezkaritzan.
Bosgarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 13a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.