229. zk., 2017ko azaroaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 1 orri.)
- EPUB (201 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5796
HUTS-ZUZENKETA, honako Ebazpen honena: «1401/2017 Ebazpena, azaroaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, zehazten diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa deitzen da».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Era horretako hutsak aurkitu dira ebazpen honetako gaztelaniazko bertsioan: 1401/2017 Ebazpena, azaroaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, zehazten diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa deitzen da (2017ko azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 227. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Gaztelaniazko bertsioan, I. eranskinaren barruan, 2017/5755 (15/19) orrialdean, «Categoría: Técnico especialista Laboratorio; Puesto funcional: Técnico Laboratorio» atalari dagokion taula, txarto kopiatua izan da, eta beraz, jarraian dagoen taulak ordezkatu behar du.
Categoría: Técnico especialista Laboratorio.
Puesto funcional: Técnico Laboratorio.