Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2017ko azaroaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5790

IRAGARKIA, Justizia Administrazioko zuzendariaren erabaki bat jakinarazteko dena; Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoaren bitarteko funtzionario bat kargutik kentzeko da erabaki hori. Halaber, bitarteko funtzionario bera lan-poltsetatik kentzeko bi ebazpen ere jakinarazten dira, funtzionario horren aurka bideratutako diziplinazko espedienteari buruzko gora jotzeko errekurtsoan Justiziako sailburuordeak emandako ebazpen baten ondorioz.

Ezinezkoa izan da erabaki hori eta ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea; horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

1.– 15993862F NANeko bitarteko funtzionarioak eskuragarri dauzka adierazitako jatorrizko dokumentuak, hau da, kargutik kentzeko erabakia eta lan-poltsetatik kentzeko ebazpen biak –biak 2017ko irailaren 21ekoak– Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritzaren bulegoetan (Donostia kalea 1, L zonaldea, solairuartea, Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta banakako jakinarazpentzat har dezan.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 14a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA ISABEL GABRIEL BELLIDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala