Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2017ko azaroaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5782

EDIKTUA, 207/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 207/2017 ahozko judizioa.

Demandatzailea: Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioa.

Abokatua: Estatuaren abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Marinsa SC eta AXA Seguros Generales SA.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2017-10-24an, eta honako hauek dira xedapenak:

477/2017 Epaia, hitzezko judizioaren 207/2017 prozeduran emana 2017ko urriaren 24an. Prozedura hori hauen artean bideratu da: batetik, demandatzaile gisa, Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioa; bestetik, demandatu gisa, Marinsa SC eta AXA Seguros Generales SA –Cañas Luzarraga prokuradorearekin– eta Marinsa SC (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabea); Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Marinsa SC demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala