Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2017ko azaroaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5778

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 8koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, behean adierazitako toki-erakundeei laguntzak esleitzen dizkiena, erakunde horietan zerbitzuan diharduten enplegatuen prestakuntza finantzatu dezaten.

2017ko ekainaren 16an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bat, zeinaren bidez egin baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia.

Prestakuntza-planetarako nahiz 2017an sortutako eta ordaindutako matrikuletarako laguntza zehatzak arautzen dituzten ebazpenak zein hurrenkeratan argitaratuko diren zehazten du ebazpen horren zortzigarren oinarriak.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko urriaren 31ko Ebazpenaren bitartez, euren enplegatuentzako prestakuntza-plan edo -programak aurkeztu zituzten erakundeei dagozkien laguntzak esleitu dira.

2017an sortu eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari prestakuntza-jarduerengatik ordaindutako matrikulen zati bat itzultzeko diren laguntzei dagokienez, berriz, bidezkoa da horiei buruzko ebazpena ere ematea.

Deialdiaren zortzigarren klausulak dioenez ordaindutako matrikulengatiko laguntzei buruz, bi ebazpen eman beharko dira: lehenengoak ekainaren 30era arte ordaindutako matrikulei dagokien esleipena egingo du; eta bigarrenak abenduaren 31ra arte ordaindutakoei dagokiena.

Beraz, 2017an sortu eta aurtengo ekainaren 30era arte ordaindutako matrikulei dagozkien laguntzak esleituko dira lehenengo ebazpen honetan. Esleitu beharreko kopuruak ikusita, hauxe egiaztatu dugu: 2017ko ekainaren 30era arte ordaindutako matrikulengatiko laguntzek ez dute inongo eraginik hartzaileek jaso beharreko zenbatekoetan.

Deialdiaren laugarren klausulak dioenez, lehenengo oinarriaren b) letran aurreikusitako laguntzetarako diru-kopurua 70.000 eurokoa da. Lehenengo oinarriaren a) letran aurreikusitako aurrekontu baliabideak agortu direnez, ez dago 70.000 euroko zuzkidura handitzerik. Hori dela eta, bigarren esleipen-ebazpenean erakundeei dagokien gehieneko zenbatekoa esleitzeko diru-kopuru nahikorik ez balego, kopuru horiek modu zuzenki proportzionalean murriztuko lirateke.

Horiek horrela, eta 2017ko ekainaren 16an argitaratu zen aipatutako ebazpenak dioena betez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Behean aipatzen diren zenbatekoak ordaintzea ondorengo zerrendan ageri diren erakundeei, prestakuntza finantzatzeko erabil ditzaten.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Zerrendan ageri diren erakundeei esleitutako kopuruak ordaintzeko tramitazioa has dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.

Hala ere, aldez aurretik, Erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea zenbatuko da erabaki espresua jaso edo ustez ukatutzat jo eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 8a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala