Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2017ko azaroaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5589

IRAGARKIA, obra-baimena lortzeko prozedura batean emandako ebazpena jakinaraztekoa.

Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. Artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honek bukaera ematen dio administrazio-bideari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114. artikuluarekin eta Uren Legearen testu bateginaren 22.2 artikuluarekin bat etorriz, ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke eskumena daukan autonomia-erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasita (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikulua). Aukeran, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan.

Espedientea interesdunen eskura izango da Uraren Euskal Agentziaren Mediterraneoko Arroen bulegoan (Forondako Atearen kalea 9, 01001 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 26a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala