221. zk., 2017ko azaroaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
5586
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak 24/2017 zehapen-prozedura hasteko hartu duen erabakia.
Pub Games (Sebastián Fernández de Leceta 9, 01009 Vitoria-Gasteiz) establezimenduaren titular den Julio Pérez Sardón jaunari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-prozedura hasteko erabakia. Horregatik, iragarki hau argitaratzen da.
Horrenbestez, jakinarazten zaio ezen, 2017ko irailaren 22an zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela, ustez osasun-araudiaren arau-hauste bat egin duelako (tabakoa).
Legezko ohartarazpenak:
– Hamabost egun ditu interesdunak bidezko iritzitako informazioak, agiriak eta alegazioak egin eta aurkezteko, eta frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango du Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Gasteiz).
Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko 1998ko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 36.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adierazten zaio 15 egun balioduneko epea duela, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, bidezko iritzitako alegazioak, dokumentuak eta informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 7a.
Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,
ARTURO LÓPEZ RUIZ.