221. zk., 2017ko azaroaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5579
IRAGARKIA, zeinaren bidez Abrasivos Texajax SLLari jakinarazten baitzaio 48-PI-A-2016-22 espedientean, Bizkaiko Industria eta Energia Administrazioko Koordinakundeak 2017ko urriaren 10ean emandako errekerimendua, atzera egin aurrekoa.
Gaia: aurkeztutako dokumentazioa zuzentzeko eskakizuna.
Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Bizkaiko Lurralde ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea, 23.3. solairua (Bilbao).
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2017ko azaroaren 9a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.