Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2017ko azaroaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5578

IRAGARKIA, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irudi eta soinu ekipoen eta instalazioen mantentze zerbitzua kontratatzeko (PI 38/17).

1.– Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea:Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa.Telefonoa: 94 601 20 01.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

2.– Kontratuaren gaia.

a) Deskribapena: goian adierazitakoa.

b) Zenbat halako: ez.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Emateko lekua: ikusi preskripzio teknikoak.

e) Emateko epea: karatulako 5 puntua.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait balorazio irizpideen araberako esleipena: mantentzearen eskaintza ekonomikoa (40 puntu). Irakaskuntzari aholkularitza teknikoa emateko orduak (5 puntu). Berme aldiaren zabaltzea (5 puntu). Piezen salmentaren eta ordezkatu beharreko materialen prezioari egin beharreko deskontu aplikagarria (15 puntu). Lan plana (30 puntu). Irakaskuntzarako aholkularitza teknikoaren metodoa (5 puntu).

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 79.000 euro (BEZ gabe).

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Dokumentuak eta argibideak.

a) Helbidea: ikusi 1.a) eta 1.b) puntuak.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2017ko azaroaren 29ra arte.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi administrazio baldintza zehatzen orria eta karatula.

8.– Eskaintzak aurkezteko.

a) Azken eguna: 2017ko abenduaren 4ra arte.

b) Dokumentazioa: ikusi administrazio baldintza zehatzen orria eta karatula.

c) Lekua: EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa z/g, 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza – 20018 Donostia), eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea 2, 01005 Gasteiz). Ordutegi honetan: astelehenetik ostegunera 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era, eta ostiraletan, Gabonetako txandetan, Aste Santuan eta udako lanaldi jarraituan.

Lehiatzaileek eskaintzak postaz bidaltzen badituzte adierazitako epearen barruan, posta-bulegoan dataren zigilua jartzeko eskatu beharko dute eta mezu elektroniko bat bidali karatulako 28.5 puntuan adierazitako helbiderak, eskaintza bidali dutela jakinarazteko. Baldintza bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintza bidali egin dela jakinarazteko mezua eskaintzak jasotzeko epea amaitutakoan jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, epea amaitu eta hamar egunera proposamena jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: bi hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldakiak: ez da halakorik jarri.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1.a) puntua.

b) Eguna: 2017ko abenduaren 14an.

c) Ordua: 11:00etan.

10.– Iragarkiaren gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

11.– Interneteko helbidea:

www.contratacion.ehu.es

Leioa, 2017ko azaroaren 3a.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateako 2017ko urtarrilaren 25eko Erabakiaz egindako eskuordetzaz sinatua.

Gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala