221. zk., 2017ko azaroaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5577
EDIKTUA, 1446/2017 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Begoña San Martin Larrinoak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, honako hau
Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan, komunitatearen onerako lanak egiteari buruzko 1446/2017 espedientea bideratu da, Marius Puiu Pascu zigortuaren aurka (Errumanian sortua, 1986-10-12an; AIZ: 115191 - Y2591587F). Haren azken helbidea hau izan da: Mestikabaso kalea 3 behea-esk., Gernika; baina, egun, ez dakigu non dagoen. Espediente horretan 2017-10-11n autoa eman da, honako hau diote xedapenek: «Marius Puiu Pascuk ez du bete komunitatearen onerako lanak egiteko ehun eta hirurogeita bederatzi eguneko zigorra, Zigor arloko Bilboko 7 zenbakiko Epaitegiaren 520-15-M betearaziz ezarria.
Horren berri eman bekio zigorra ordeztea erabaki zuen epaitegiari, legezko ondorioetarako.
Artxiba bitez jarduketak.»
Marius Puiu Pascu zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2017ko urriaren 23an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik harako hiru egunen barruan.
MAGISTRATUA.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.