221. zk., 2017ko azaroaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (188 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5573
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 372/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Epaiaren jakinarazpena: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak, 372/2016-R.
Getxo (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko urriaren hogeia. Nik, Sergio Sabas Sologuestoak, Getxoko 5 zenbakiko ZLUPeko Justizia Administrazioko letratu naizenak, jakinarazten dut:
Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 372/2016 prozedura izapidetu dela, zeinaren autoetan epaia eman baita 2017-10-02an. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.
Egungo helbidea ez dakigunez zein den, Guido Rafael Duarte Diaz demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela auzi-ihesean den demandatuak.
Getxo (Bizkaia), 2017ko urriaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.