221. zk., 2017ko azaroaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5572
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 382/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Epaia jakinaraztea: behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 382/2015 prozedura.
Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko urriaren hamaseian, nik, Gabriel Marzo de Frutosek, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: epaitegi honetan behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 382/2015 prozedura izapidetu dela, zeinaren autoetan epaia eman baita bi mila eta hamazazpiko urriaren 13an. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.
Egungo helbidea ez dakigunez zein den, Leide Marisol Saldias Torres andreari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela auzi-ihesean den demandatuak.
Getxo, 2017ko urriaren 16a.
Justizia Administrazioaren letradua.
GABRIEL MARZO DE FRUTOS.