221. zk., 2017ko azaroaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5568
AGINDUA, 2017ko urriaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko udalerriko (Araba) «Vitoria-Gasteiz» Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskolaren izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.
Vitoria-Gasteizko udalerriko (Araba) «Vitoria-Gasteiz» Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskolaren izen espezifikoa aldatzeko egindako proposamena aztertu da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak ikusi ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– «Vitoria-Gasteiz» Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskolaren izen espezifikoa aldatzea onartzen da: aurrerantzean «I D arte» Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola izango du izena. Ikastetxe hori Vitoria-Gasteizko udalerrian dago (Araba), Aguraingo Taldearen kalea z/g helbidean, eta 01002077 kode-zenbakia du.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.