Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2017ko azaroaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5566

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 6koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko ekainaren 21eko Aginduaren babesean aurkeztutako diru-laguntza eskabideak ebazten dituena. Agindu horren bidez, immigrazio-teknikarien kontratazioaren jarraipenerako eta erakunde publikoek immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak onartzen dira, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2017. urterako. Diru-laguntzen lehen lerroa: immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak.

AURREKARIAK

1.– Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko ekainaren 21eko Aginduaren bidez (2017ko uztailaren 11ko EHAA) onartzen dira immigrazio-teknikarien kontratazioaren jarraipenerako eta erakunde publikoek immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2017. urterako. Aipatutako aginduaren II. kapituluan diru-laguntzen lehen lerroa arautzen da: Immigrazioko teknikarien kontratazioaren jarraipenerako laguntzak.

Agindu horren 14. artikuluak zehazten du immigrazioko teknikarien kontratazioaren jarraipenerako diru-laguntzetarako erakunde publikoei zuzendutako diru-laguntzen aurrekontu kreditua.

2.– 2017ko ekainaren 21eko Aginduaren 15. artikuluak honako hauek zehazten ditu: alde batetik, diru-laguntza eskuratzeko eskatzaileak bete beharreko betekizun eta baldintzak, eta, bestetik, diru-laguntzak esleitzeko irizpide zehatzak.

3.– I. eranskinean adierazitakoak dira Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzari immigrazio-teknikarien kontratazioarekin aurrera jarraitzeko diru-laguntza eskatu dioten erakunde publikoak.

4.– 2017ko ekainaren 21eko Aginduaren 15. artikuluari jarraikiz, Balorazio Batzordea 2017ko urriaren 10ean bildu zen, eta laguntza-ildo honetan aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpen-proposamena egin zuen, gorago aipatutako araudia kontuan hartuta.

Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzako Balioespen Batzordeak landutako txosten teknikoa ikusita, eta 2017ko ekainaren 21eko Aginduaren 3. artikulua betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– II. eranskinean zehazten diren erakunde publikoei bertan adierazitako diru-kopuruak ematea, ondorengo kontzeptupean: immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko diru-laguntzak.

Bigarrena.– III. eranskinean adierazten diren diru-laguntza eskabideak ukatzea.

Hirugarrena.– Emandako diru-laguntza bi epetan ordainduko da:

a) Uko egiten ez bada, diru-laguntzaren % 70 emango da, ebazpen hau argitaratzen den egunetik hasita hilabeteko epean.

b) Gainerako % 30a, berriz, ondorengo puntu hauetan ezarritakoaren arabera zuritu eta gero; 2018ko martxoaren 31 baino lehen zuritu behar da diruz lagundutako jarduera.

Laugarrena.– Erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduerak plazaratu, zabaldu edo argitaratzen dituenean, nahitaez adierazi eta jasoarazi beharko du horietan, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntza izan duela.

Bosgarrena.– Gastuen justifikazio orokorra 2018ko lehenengo hiru hilabeteetan egingo da, jatorrizko egiaztapen-dokumentuen ekarpenaren bidez egingo da, edota, salbuespen gisa, dokumentu horien kopia konpultsatuen bidez edo dagokion erakunde publikoan fede publikoa duen pertsonak aldez aurretik ziurtagiria eman ondoren. Azken kasu horretan, ziurtagiriak immigrazio-teknikari gisa kontratatu diren pertsonen kopurua eta lanbide-kategoria, horien ordainsariek eragindako guztizko kostu ekonomikoa eta garatutako jardueren zerrenda eta kostua adieraziko ditu, 2017. urteari dagozkionak.

Seigarrena.– Diru-laguntzaren gastuak zuritzeko bidaltzen diren agiriak aztertu ondoren bigarren ordainketa gutxitu behar izatea gertatuz gero, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako guztia edo zati bat itzuli behar izanez gero, bai gehiegizko finantzaketa egon delako edo bai eskatutako ordainagiri guztiak aurkeztu ez direlako, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak banakako kitapen-ebazpena emango du eta, hala badagokio, bi hilabeteko epea emango du, ebazpena jasotzen denez geroztik, itzuli beharrekoa itzultzeko.

Zazpigarrena.– Diru-laguntzak eta horien jasotzaileak ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariaren ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean argitalpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 6a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

ERNESTO SÁINZ LANCHARES.

I. ERANSKINA
Tramitaziorako onartutako eskabideen zerrenda
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
Emandako diru-laguntzak
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
Ukatutako/Ez onartutako eskabideak
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala