221. zk., 2017ko azaroaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 3 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5563
EBAZPENA, 2017ko azaroaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.
Universidad del Pais Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonaleko lanpostu bat betetzeko beharra izanik, Gerentzia honek ebatzi du iragartzea eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela. Eta halaxe egin du, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (2017ko otsailaren 3ko EHAAn argitaratutako ebazpena, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko dena),eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 legena adierazitakoaz bat etorriz (1989 uztailaren 28ko EHAA).
OINARRIAK
Lehenengoa.– Eranskinean zehazten diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahal izango dute ebazpen honen bidez deialdira ateratzen den lanpostua.
Bigarrena.– Eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, deialdia euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita. Eskabideak Gerenteari zuzendu beharko zaizkio eta EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira honako tokietan: Errektoregoko eraikinean, Leioako Campusa (Bizkaia); Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan (Ignacio M.ª Barriola eraikina, Elhuyar Plaza, 1. Donostia); Arabako Campuseko Errektoreordetzan (Izardui komandantea, 2.– Vitoria-Gasteiz); edo EHUk ikastegietan dituen erregistro orokorretan emandako ebazpenean dago zehaztuta, ikus 2012ko ekainaren 18ko EHAA; Interneteko helbide honetan ere ikus daiteke: http://www.ehu.es/erregistro_bulegoak.html). Edozelan ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan adierazten dituen moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira dokumentuak.
Eskariak aurkezteko epea amaitzen denean lehiakideek baldintza eta betebehar guztiak beteta izan beharko dituzte.
Hirugarrena.– 1.– Eskatzaileek instantzian azaldu behar izango dute Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateako funtzionarioak direla eta idazkiarekin batera, era berean, curriculum vitae aurkeztu beharko dute, bertan ondoko hauek adieraziz:
a) Titulu akademikoak.
b) Ordura arte bete dituen lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.
c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, eskatzaileak egoki ikusten dituen gainerako merezimendu guztiak.
2.– Interesatuek eskariarekin batera agiriak aurkeztu beharko dituzte, bete beharreko baldintzen eta alegatutako merezimenduen froga gisa. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitalpen, txosnen eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.
Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean dagokion Administrazio Auzietako Epaitegian; horretarako bi hilabete egongo da, Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko estatutuetako 160. artikuluan, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Leioa, 2017ko azaroaren 10a.
Gerentea,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
I. ERANSKINA
– Izena: Administrazio Burua.
– Erreferentzia: F 479.
– Eskala: Gestio Teknikaria.
– Taldea: A.
– Zenbatgarrena: 9.
– Maila: 26.
– Lanaldia: Arautua.
– Hizkuntza eskakizuna: 3; derrigortasun data: 2017-09-30.
– Langunea: Arte Ederren Fakultatea.
– Campusa: Bizkaia.
– Betebehar espezifikoa:
1.– EHUko karrerako funtzionarioa izatea, A taldekoa, Gestio Teknikaria eskalakoa, eta jardunean edo zerbitzu berezietan egotea unibertsitatean. Une honetan beste administrazio publikoren baten zerbitzura dauden EHUko karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, bai eta derrigorrezko edo borondatezko eszedentzian daudenak ere, baldin eta egoera horretarako ezarrita dagoen gutxieneko denbora bete badute. Modu honetan langileok jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.
2.– 3. hizkuntza eskakizuna gaindituta izatea euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura mailekin parekatzeko den Dekretuak adierazten duen legez (azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua) edo, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den Dekretuan esandakoari jarraituz (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua).
3.– Baldintza espezifikoa betetzen dela egiaztatzea, lanpostuak halakorik edukiko balu.