220. zk., 2017ko azaroaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5551
EDIKTUA, 2017ko urriaren 31koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak emandako 86/2017 Zehapen Ebazpena (kodea: 8617).
Ezinezkoa izan da prozedurak jakinaraztea, eta, hortaz, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan.
Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela adierazitako ebazpenaren testu osoa, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.
Enpresa zehatuari ohartarazten zaio, halaber, eskubidea duela gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren aurrean. Horretarako, hilabeteko epea izango du, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita. Errekurtso hori garaiz eta behar bezala aurkeztu ezean, zehapenaren zenbatekoa ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan eta datu hauek emanez:
Interneteko helbidea: www.euskadi.net/nireordainketa
Proz. kodea espedientearen bilketa: 9050794.
Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.
Erreferentzia: 2017008600222.
Identifikazioa: 031217.
Zenbatekoa: 2.046 euro.
Ordaintzeko azken eguna: 2017-12-31.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 31.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.