217. zk., 2017ko azaroaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
5442
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Zazpi Kaleetako bezeroen arreta integraleko bulegorako ekipamenduaren hornidura eta instalazioari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: hornidura.
b) Xedearen deskribapena: Zazpi Kaleetako bezeroen arreta integraleko bulegorako ekipamenduaren hornidura eta instalazioa.
c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2017ko maiatzaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 102. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: laurogeita hamar mila euro (90.000,00), BEZik gabe.
5.– Esleipena.
a) Data: 2017ko ekainaren 29a.
b) Esleipenduna: Solventic Soluciones Eficientes, S.L.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurogeita hamar mila zortziehun eta berrogeita hiru euro eta hirurogeita bederatzi zentimo (70.843,69), BEZik gabe.
e) Burutzapenerako/entregarako epea: hirurogeita hamabost (75) egun.
Bilbao, 2017ko azaroaren 3a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.