217. zk., 2017ko azaroaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5437
EDIKTUA, 173/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
ZULUP Zibila. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Gaia: hitzezko judizioa. 173/17.
Alderdi demandatzailea: Jaro & Josa S.L.
Alderdi demandatua: Decoración Saludable y Ecológica S.L.U.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:
470/2017 Epaia, 173/2017 hitzezko judizioaren prozeduran emana. Prozedura Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da hauen artean: demandatzaile gisa, Jaro & Josa, eta, demandatu gisa, Decoración Saludable y Ecológica.
Decoración Saludable y Ecológica demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 19a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.