217. zk., 2017ko azaroaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5434
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako bideratutako 94/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (94/2017).
Alderdi demandatzailea: Yamila Agdafna Mohamed.
Alderdi demandatua: Mohamed Ali Mohamed Mohamed.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Jakinarazten dut:
Judizio horretan, 2017-09-07ko 389/17 epaia eman da. Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den epaiaren kopia, auzitegi honen egoitzan. Demandatua non bizi den ez dakigunez, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-taulan jartzea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira bidaltzea erabaki da, Mamadu-Lamarana Djalo Djop jaunarentzat jakinarazpen-balioa izan dezan.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko urriaren 16a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.