217. zk., 2017ko azaroaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
5432
EBAZPENA, 2017ko urriaren 27koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduerak 2017. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko deialdiko zuzkidura.
AURREKARIAK
1.– Ekainaren 9an, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren maiatzaren 16ko Ebazpena argitaratu zen EHAAn, euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduerak 2017. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.
2.– Ebazpen horren 3. artikuluan ezarri zen hogeita bost mila eurokoa (25.000) izango zela deialdi honetarako ezarritako gehieneko diru-zuzkidura.
3.– Lehenengo xedapen gehigarriari jarraikiz, ezarritako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da eta aldaketa horren berri EEIko zuzendariaren ebazpen baten bidez jakinarazi beharko da.
Hori guztia kontuan izanik, lehenengo xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Zuzkidurari hiru mila (3.000) euro gehiago eranstea, guztizko kopurua hogeita zortzi mila (28.000) euroko bihurtuz.
Donostia, 2017ko urriaren 27a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MIREN BEGOÑA ARZALLUZ LOROÑO.