Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2017ko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5423

IRAGARKIA. Honen bidez, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustatek) jakinarazten du estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak daudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak daudela:

– Garraioaren eskariaren irudirako datuak. 2016. urtea.

– Heriotzen estatistika (HERE). 2017ko 1. hiruh.

– Industria produkzioaren indizea (IPI). 2017ko abuztua.

– Salgaiak errepidez garraiatzearen estatistika. 2017ko 2. hiruh.

– Gizarte-adierazleak. 2015. urtea.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI). 2017ko iraila.

– Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA). 2017ko 3. hiruh.

– Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE). 2017ko abuztua.

– Industria-prezioen indizea (IPRI). 2017ko iraila.

– Ezkontzen estatistika (EZKE). 2016. urtea.

– Berrikuntzako adierazleen panela (EIS). 2017. urtea.

– Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK). 2017ko iraila.

– Hiruhileroko kontuak (HKE). 2017ko 3. hiruh.

– Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak. 2017-07-01.

– Eraikuntzako kostuen indizea (EEKI). 2017ko iraila.

– Merkataritzaren eta konponketaren inkesta. 2014. urtea.

– Abelburuen estatistikak, hausnarkariena izan ezik. 2016. urtea.

– Hausnarkarien kopuruaren eta esne-produkzioaren estatistikak. 2016. urtea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 31.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala