215. zk., 2017ko azaroaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5385
EDIKTUA, kostu-tasazio bati buruzko 9/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: kostu-tasazioa 9/2017.
Demandatzailea: Eibarko Bittor Sarasketa 4-ko jabeen erkidegoa.
Abokatua: Jose Manuel Urkiri Azpiazu.
Prokuradorea: Luis Echaniz Aizpuru.
Demandatua: Martin Errasti y Cia S.A.
Gaia: kostu-tasazioa.
Aipatutako judizioan, dekretua eman zen 2017-10-16an, eta honako hauek dira xedapenak:
Onartu egiten da demandatzaileak eskatuta egin den kostu-tasazioa; horren zenbatekoa 4.102,58 eurokoa da.
Gordailuan eta zainpean uzteko kontuan ez dagoenez diru nahikorik prozedura honetako kostuak ordaintzeko, ezagutaraz bekio alderdi irabazleari bere eskubideari ondoen datorkiona eska dezakeela.
Martin Errasti y Cia S.A. demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak berrikuspen-errekurtsoa aurkez dezake.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Eibar (Gipuzkoa), 2017ko urriaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.