215. zk., 2017ko azaroaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 1 orri.)
- EPUB (188 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
5376
IRAGARKIA, izendapen askeko sistemaren bidez bi lanpostu betetzeko deialdi publikoei buruzkoa.
2017ko azaroaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (211. zenbakia), izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko bi lanpostu hauen deialdiak argitaratu dira:
– Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Departamentuko idazkari teknikoa (Erref.: B2017/L17).
– Ogasun eta Finantzetako Departamentuko Araugintza eta Aholkularitza Juridikoko zerbitzuburua (Erref.: B2017/L18).
Interesdunek Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 15 egun balioduneko epean.
Donostia, 2017ko azaroaren 6a.
Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko idazkari teknikoa,
MIKEL ULAZIA ETXABE.