Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2017ko azaroaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5277

EBAZPENA, 2017ko urriaren 24koa, Kulturako sailburuordearena, irakurketa sustatzeko eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegi publikoen zerbitzuak erabiltzeko diru-laguntzak emateko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko uztailaren 19ko Aginduak irakurketa sustatzeko eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean txertatuta dauden liburutegi publikoen zerbitzuak erabiltzeko diru-laguntzak arautzen ditu, eta diru-laguntza horietarako deia egiten du (2017ko abuztuaren 21eko EHAA, 158. zenbakia).

Aipatutako 2017ko uztailaren 19ko Aginduaren 12. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Eranskinean aipatzen diren udalei eta entitateei diru-laguntzak ematea, bertan zehazten den bezala.

Interesdunek Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke, Hizkuntza Politika Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 24a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala