Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2017ko azaroaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5276

EBAZPENA, 2017ko irailaren 25ekoa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2017. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduak garapen-lankidetzarako entitateei dei egiten die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2017. urteko ediziorako proiektuak aurkez ditzaten. Agindu hori 2016ko abenduaren 14an eman zen argitara EHAAn.

Agindu horren 8.1 artikuluan xedaturikoa betez, Batzordearen aurretiko hautaketa-proposamena ikusi eta gero, Gazteriako zuzendariak 2017ko uztailaren 20an eman zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2017. urteko ediziorako aurkezturiko proiektuak onartzen dituen Ebazpena.

Gazteriako zuzendariaren Ebazpenaren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horrez gain, Aginduaren 8.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, entitate onuradunen zerrenda agertuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak horren berri izan dezan.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2017. urteko ediziorako onartutako proiektuen eta profilen zerrenda (ikus eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2017. urteko ediziorako aurkeztu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko garapen-lankidetzarako entitateek, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduaren babespean (2016ko abenduaren 14ko EHAA).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 25a.

Gazteriako zuzendaria,

ANDER AŃIBARRO MAESTRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala