Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2017ko azaroaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5275

EBAZPENA, 2017ko urriaren 23koa, Industriako sailburuordearena. Honen bidez, jakinarazten da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 13ko Aginduan ezarritako laguntzak 2017ko ekitaldian jasoko dituzten erakunde onuradunen zerrenda; aipatutako agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko kluster-erakundeei laguntzeko programa arautzen da.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela-eta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 13ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, ebazpen honen bidez onuradunen zerrenda argitaratuko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Aipatutako aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko kluster-erakundeei diru-laguntzak emateko modua arautzen da.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Xedea.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 13ko Aginduan ezarritako laguntzei dagokienez, 2017ko ekitaldian onuradun izan diren erakundeen zerrenda argitaratzea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko kluster-erakundeei diru-laguntzak emateko modua arautzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 23a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala