Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2017ko urriaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5146

IRAGARKIA, zeinaren bidez Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako zenbait ebazpen jakinarazten baitira, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legean ezarritakoa haustearren zenbait zehapen-espedienteri hasiera emateko direnak.

Ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago urriaren 1eko 39/2015 Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 44. artikuluan.

Interesdunei adierazten zaie 10 egun balioduneko epea dutela alegazioak aurkezteko, eta, hala badagokio, prozeduran erabili asmo dituzun frogabideak proposatzeko.

Orobat, epe horretan espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango dituzte, honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

Hasiera emateko ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez baduzu epe horretan, hasiera bera hartuko da ebazpen-proposamentzat, hala xedatuta baitago 39/2015 Legearen 64.2 artikuluan.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balio izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 20a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala