Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2017ko urriaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5144

IRAGARKIA, Osasuneko sailburuordeak 16AYADTR0000015885 eta 16AYADTR0000015886 espedienteen gainean 2017ko irailaren 4an emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Osasuneko sailburuordeak hainbat ebazpen eman ditu Agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2015eko eta 2016ko laguntzak emateko deialdiaren babesean (2015eko abenduaren 23ko EHAA) Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak 2017ko otsailaren 21ean emandako ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak ebazteko.

Ebazpena zuzenean jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42.2 eta 44. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

1.– Aipatu ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, administrazioarekiko auzietarako epaitegien artean dagokion hartan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan.

2.– Interesdunek eskuragarri dute aipatu ebazpenaren testu osoa Osasun Saileko Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Hori guztia argitara ematen da eranskineko zerrendan agertzen diren interesdunek horren berri izan dezaten, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 18a.

Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria,

JOSÉ LUIS ELEXPURU MARCAIDA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala