Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2017ko urriaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5143

IRAGARKIA, Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez osasun laguntzari buruzko espedientearen gaineko gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena jakinarazten baita.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, interesdunari jakinarazten zaio zerrendatzen den espedientean emandako ebazpenaren testu osoa Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Osasun Lurralde Ordezkaritzan, Bilboko Errekalde zumarkalean, 39 A zenbakian, 2. solairuan (aseguramendua) eskura dezakeela.

Ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion administrazioarekiko auzien Epaitegian, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean; guztia ere, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta berarentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2017ko urriaren 17a.

Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JOSÉ ARRIEN LUZARRAGA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala