Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2017ko urriaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5136

IRAGARKIA, Eustatena, 2018rako zerbitzariak eta SAN mantentzeko zerbitzua kontratatzeko dena (Espedientea: 03/2018).

1.– Esleipena egiten duen erakundea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Eustateko Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: 03/2018.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: zerbitzariak eta SAN mantentzea 2018rako.

b) Loteak eta lote-kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: betekizun teknikoen agiriaren 5. puntuan ezarritakoaren arabera.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: kontratua administrazio agirian formalizatzen denetik 2018ko abenduaren 31ra arte. Dena dela, kontratua 2017. urtean zehar formalizatzen bada, 2018ko urtarrilaren 2an hasiko da gauzatzen.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

ehun eta hirurogei mila (160.000,00) euro, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez

Behin betikoa: kontratua esleitzeko zenbatekoaren % 5, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartu duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 96. artikuluan ezarritakoa betez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz. 01010.

d) Telefonoa: 945 01 75 00.

e) Telefaxa: 945 01 75 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: ez da zehazten.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: V Taldea, 3 Azpitaldea, 1. edo A Kategoria.

b) Bestelako betekizunak: administrazio-klausula zehatzen agiriaren karatulako 29.2 puntuan zehaztutakoak.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 17a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 3 gutun-azal aurkeztu beharko dira: «A», «B» eta «C», administrazio-klausulen agirian zehaztu bezala.

c) Eskabideak aurkezteko lekua: Euskal Estatistika-Erakundearen (Eustat) Kontratazio Mahaia , Donostia kalea 1. Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzen irekiera.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz. 01010.

d) Data:

– «C» gutun-azalak: 2017ko azaroaren 17a edo 2017ko azaroaren 22a, 12:00etan.

– «B» gutun-azalak: 2017ko azaroaren 24a, 10:00etan.

10.– Bestelako argibideak:

a) Esleitzeko irizpideak:

– Formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

– Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

b) Edozein kontsulta tekniko egiteko deitu Informazio Sistemen Arlora (telefonoa: 945 01 75 28).

11.– Iragarkien gastuak. Esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: http://www.contratacion.euskadi.eus/

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 11.

Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala