204. zk., 2017ko urriaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (311 KB - 4 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5135
IRAGARKIA, Eustatena, jaiotza, ezkontza eta heriotzen inguruko estatistiken informazio-bilketa, kodeketa eta balidazioa kontratatzeko dena (Espedientea: 06/2018).
1.– Esleipena egiten duen erakundea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Eustateko Kontratazio Mahaia.
c) Espediente zenbakia: 06/2018.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: jaiotza, ezkontza eta heriotzen inguruko estatistiken informazio-bilketa, kodeketa eta balidazioa.
b) Loteak eta lote-kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea / entregatzeko azken eguna: kontratua formalizatzen denetik 2018ko abenduaren 31ra arte. Dena dela, kontratua 2017. urtean zehar formalizatzen bada, 2018ko urtarrilaren 2an hasiko da gauzatzen.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude.
4.– Lizitazio oinarriaren aurrekontua.
Lizitazio oinarriaren aurrekontua ehun eta hogeita hamabost mila (135.000,00) eurokoa da, BEZa barne.
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).
d) Telefonoa: 945 01 75 00.
e) Telefaxa: 945 01 75 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko epemuga: ez dago halakorik.
7.– Kontratistaren betebehar bereziak.
a) Sailkapena: L Taldea, 3 Azpitaldea, 1. edo A Kategoria.
b) Bestelako betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoak.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 15a, 10:00etan.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira: «A», «B» eta «C», administrazio-klausula zehatzen pleguan zehazten denaren arabera.
c) Eskabideak aurkezteko lekua: Eustaten kontratazio-mahaia, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).
d) Data:
– «C» gutun-azalak: 2017ko azaroaren 16a edo 2017ko azaroaren 21a, 12:00etan.
– «B» gutun-azalak: 2017ko azaroaren 23a, 12:00etan.
10.– Beste argibide batzuk.
a) Esleitzeko irizpideak:
– Automatikoki ebalua daitezkeenak formulak aplikatuz:
(Ikus .PDF)
Eskaintzak baloratzeko irizpideak, haien garrantziaren arabera, handienetik txikienera, eta eman zaien haztapenaren arabera. Guztirako puntuazioa: 100 puntu (behean aipatzen diren a) eta b) idatzi-zatietako atalei dagozkien haztapenen batuketak gehienezko puntuazioaren berdina izan behar du beti).
1) Eskaintza ekonomikoa (% 40).
Enpresaren eskaintza ekonomikoa bi modutan balioesten da: lehenengoa, lizitazio-oinarriaren (111.570,25) euro jaitsiaren arabera balioesten da, eta gehienez 30 puntu emango zaizkio; bigarrena, berriz, beste enpresek aurkezten duten eskaintzarik onenaren arabera balioesten da, eta gehienez ere 10 puntu emango zaizkio.
Atal honetako puntuak formula honi jarraituz emango dira:
Eskaintza ekonomikoa: P = P1 + P2
Atal honetako puntuak formula honi jarraituz emango dira:
P: eskaintza ekonomikoaren guztizko puntuazioa da; P1 eta P2 batuta lortzen da, eta gehienez ere 40 puntu emango zaizkio.
P1 lehenengo zatian lortutako puntuazioa da (gehienez 30 puntu eta gutxienez 0).
P1 =30 - [(O1 – 0,8*QL / 0,2*QL) x 30]
O1: balioa aurkeztutako lizitazio-eskaintza da, betiere 0,8*QL baino txikiagoa edo berdina bada; txikiagoa bada, 0,8*QL balioa hartuko du, formula hau aplikatzeko ondorioetarako soilik.
QL: lizitazioaren oinarrizko zenbatekoa.
P2 bigarren zatian lortutako puntuazioa da (gehienez 10 puntu).
P2 = 10 - [(OL – OM / QL) x 10]
OL: aurkeztutako lizitazio-eskaintza.
OM: enpresa lizitatzaileek aurkeztutako gutxieneko eskaintza.
QL: lizitazioaren oinarrizko zenbatekoa.
2) Atzeratutako loteak tratatzeko erabilitako egun kopurua (% 10).
Gehienez ere 25 egun finkatzen dira epetik kanpo iristen diren loteen buletinen tratamendua egiteko, eta jarraian datorren formula aplikatuko da:
(Ikus .PDF)
Laburduren esanahia:
P: lortutako puntuazioa (10 puntu, gehienez).
Do: eskainitako egunak.
3) Erregistro Zibiletara egin beharreko hileko bisita kopurua buletinak berreskuratu eta osatzeko (% 5).
Formula honekin baloratuko da:
(Ikus .PDF)
Laburduren esanahia:
P: lortutako puntuazioa (5 puntu, gehienez).
Vo: hileko bisita kopurua eskainitako Erregistro Zibiletara.
Atal honen haztapena, guztira: 55 puntu.
b) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak:
(Ikus .PDF)
Talde honen haztapena, guztira: 45 puntu.
b) Edozein kontsulta tekniko egiteko, deitu Eustaten Estatistika Sozio-Demografikoen Arlora (Telefonoa: 945 01 75 49).
11.– Iragarkien gastuak. Esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: http://www.contratacion.euskadi.eus/
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 11.
EUSTATeko zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.