204. zk., 2017ko urriaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5129
AGINDUA, 2017ko urriaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko udalerriko (Bizkaia) «Escuela de Indautxu / Indautxuko Eskola» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.
Bilboko udalerriko (Bizkaia) «Escuela de Indautxu / Indautxuko Eskola» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko egindako proposamena aztertu da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak ikusi ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– «Escuela de Indautxu / Indautxuko Eskola» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzea onartzen da: aurrerantzean «Indautxuko Eskola» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea izango du izena. Ikastetxe hori Bizkaian dago, Bilboko udalerriko Manuel Allende kaleko 28. zenbakian, eta 48002021 kode-zenbakia du.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 11.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.