200. zk., 2017ko urriaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKAL TRENBIDE SAREA
5033
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Euskaltelek jabari publikoa okupatzeko administrazio emakida jasotzeko egin duen eskariaren berri ematen duena.
2017ko maiatzaren 31ko idazkiaren bitartez, Euskaltelek eskaria egin zion Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca Erakunde Publikoari, E3 linean –Kukullaga-Etxebarritik Lezamara– dagoen komunikazio-hoditeria erabili ahal izateko jabari publikoa okupatzeko administrazio emakida jasotzeko, Sondikan dagoen Ola geltokiaren eta Bilbon dagoen Matiko geltokiaren artean, zuntz optiko kablea botatzeko, 3,3 kilometro inguruko luzera izango duen tartean.
Eta jende aurrean aurkezten da, interesdunek administrazio-espedientea, xehetasun memoria eta trazatuaren planoa kontsultatu ahal ditzaten Euskal Trenbide Sarea Erakunde Publikoan (Bilboko Done Bikendi kalea 8, 14. solairua) eta, ondoren, 30 egun naturaleko epean –iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita– ondasun berbera okupatzeko beste eskari batzuk aurkeztu ahal ditzaten.
Bilbao, 2017ko urriaren 10a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.