200. zk., 2017ko urriaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5024
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 239/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Nik, Sergio Sabas Sologuestoa jaunak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen aldetik, fede ematen dut:
Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 239/2016 judizioan, 147/2017 epaia eman du, 2017-09-25ean, epaitegi honetako magistratu Rebeca del Campo Diez andreak.
Santiago Aguilera demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, epaitegi honetan, hogei eguneko epean.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Getxon, 2017ko irailaren 29an.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.