200. zk., 2017ko urriaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5018
EDIKTUA, 642/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 642/2016 hitzezko judizioa ez betetzea.
Demandatzailea: Banco Popular Español SA.
Abokatua: Enrique Domingo Osle.
Prokuradorea: German Ors Simon.
Demandatua: Jorge Ignacio Abad Calzada eta Kolore Digitala SL.
Judizio horretan epaia eman zen 2017-09-25ean, eta hau da haren epaitza:
EPAITZA
Baiesten dut epaitegietako prokuradore Germán Ors Simónek Banco Popular Español SAren izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, Jorge Ignacio Abad Calzada eta Kolore Digitala SLren aukakoa; horrenbestez, deklaratzen dut 2011ko irailaren 29an sinatutako finantza-errentamenduko kontratua amaitu dela. Kontratuaren xedea prensa digitala da, Kónica Minolta markakoa, Bizhub Pro C6000 modeloa, AIDV2100752 fabrikazio- edo serie-zenbakia, eta, ondorioz, berehala itzuli behar da errentamenduko objektua.
Kolore Digitala SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko irailaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.