Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2017ko urriaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5005

EBAZPENA, 2017ko urriaren 6koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, eranskinean aipatzen diren udal-administrazioei ordezkapenetarako diru-laguntzak ematen dizkiena.

Diru-laguntza hauek euskara eskoletara joateagatik egindako ordezkapenak diruz laguntzeko ematen dira, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 7. artikulua eta ondorengoak betez. Agindu horren bidez, batetik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza prestakuntzako zerbitzua arautzen da eta, bestetik, euskara ikastaroetara doazen udal langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak ezartzen dira.

Ikusirik ordezkapenak zuritzeko udal-administrazioek aurkeztu duten dokumentazioa eta berau Aginduan ezarritakoarekin konparatu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Eranskinean aipatzen diren udal-administrazioei bakoitzarentzat izendatzen den diru kopurua ematea, egindako kontratazioen diru-laguntza gisa. Emandako diru-laguntza 2017ko urtarrila-ekaina epeari dagokio, gehienez ere.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak ezartzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da jakinarazten den biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak ezartzen duenez.

Hala ere, aldez aurretik, Erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezezta dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da Ebazpena jakinarazten den biharamunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, Administrazioarekiko Auzietako errekurtsoa jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 6a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala