Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2017ko urriaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKADIKO NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOAREN KONTSEILUA
4979

IRAGARKIA, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko bokalak hautatzeko hauteskunde-prozesua erregulatuko duten arauak.

Roman Bengoa Larrañagak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko lehendakaria naizenez, honako hau

ZIURTATZEN DUT:

2017ko otsailaren 14an Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren bulegoetan (Amorebieta-Etxano) egindako bileran, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko bokalak hautatzeko hauteskunde-prozesua erregulatuko duten arauak onetsi ziren.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko bokalak hautatzeko hauteskunde-prozesua erregulatzen duten arauak.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Legearen 4. artikuluaren bidez (2007-01-05eko EHAA, 4. zk.), Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua sortu zen, zuzenbide publikoko korporazio gisa, berezko nortasun juridikoa, autonomia ekonomikoa eta jarduteko gaitasun osoa zituela, Europako Kontseiluaren 1991ko ekainaren 24ko 2092/1991 (EEE) Erregelamenduak ezarritako araubideari dagozkion eginkizunak betetzeko (erregelamendu hori nekazaritza-ekoizpen ekologikoari eta nekazaritza-eta elikadura-produktuetan ekoizpen mota hori adierazteko moduari buruzkoa da).

Horri jarraikiz, eragindako sektoreei galdetu ondoren, 2017ko otsailaren 14an egindako bilkuran, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko bokalak hautatzeko hauteskunde-prozesua erregulatuko duten arauak onetsi ziren. Arau hauek ENEEKen web-orrian (www.eneek.eus) argitaratuta daude eta kontseiluaren egoitzan eskuragarri daude, Jauregibarria Baserria 4, 1. solairua, Amorebieta-Etxano.

Arau horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituzte ondorioak. Data berean hauteskunde-prozesuaren egutegiari emango zaio hasiera.

Amorebieta-Etxano, 2017ko irailaren 18a.

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko lehendakaria,

ROMAN BENGOA LARRAÑAGA.


Azterketa dokumentala