Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2017ko urriaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4973

IRAGARKIA, ingurumenean eragina izan dezaketen gorabehera edota larrialdi-abisuak zein bertan sortutako hondakinak kudeatzeko zerbitzuaren lizitaziorako dena (Espedientea: 023SV/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 023SV/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: ingurumenean eragina izan dezaketen gorabehera edota larrialdi-abisuak zein bertan sortutako hondakinak kudeatzea.

b) Multzotan zatitzea: bai, 2:

1. lotea: aste bakoitiak: kontratuaren iraupenaren 26 aste bakoitiak.

2. lotea: aste bikoitiak: kontratuaren iraupenaren 26 aste bikoitiak.

c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitzan eta gorabeherak edota istripuak gertatzen diren tokietan egingo da, eta txostenak eta gainerako dokumentazioa Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean entregatu.

d) Burutzeko epea: 52 aste.

1. lotea: 26 aste bakoitiak, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

2. lotea: 26 aste bikoitiak, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren gehienezko aurrekontua: ehun eta hirurogeita bost mila, berrehun eta laurogeita bederatzi euro eta hogeita sei zentimo (165.289,26) gehi hogeita hamalau mila, zazpiehun eta hamar euro eta hirurogeita hamalau zentimo (34.710,74) BEZarenak. Beraz, guztira, berrehun mila euro (200.000), bi lotetan banatuta:

1. lotea: laurogeita bi mila, seiehun eta berrogeita lau euro eta hirurogeita hiru zentimo (82.644,63), gehi hamazazpi mila, hirurehun eta berrogeita hamabost euro eta hogeita hamazazpi zentimo (17.355,37) BEZarenak. Beraz, guztira, ehun mila (100.000) euro.

2. lotea: laurogeita bi mila, seiehun eta berrogeita lau euro eta hirurogeita hiru zentimo (82.644,63), gehi hamazazpi mila, hirurehun eta berrogeita hamabost euro eta hogeita hamazazpi zentimo (17.355,37) BEZarenak. Beraz, guztira, ehun mila (100.000) euro.

5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: hirurehun eta hogeita hamar mila, bostehun eta hirurogeita hemezortzi euro eta berrogeita hamabi zentimo (330.578,52).

6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.

7.– Agiriak eta argibideak lortzeko.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 98 26.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko azaroaren 6a.

f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion

8.– Kontratistaren betebeharrak.

Sailkapena: ez.

Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:

A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azken hiru urteei dagokien urteko negozioen bolumenari buruzko adierazpena. Azken hiru ekitaldietako bakoitzean, gutxienez, negozioaren bolumenak lizitazio honen zenbatekoaren parekoa izan behar du.

B) Kaudimen teknikoa:

a) Lantaldea osatuko duten pertsonen zerrenda eta horien titulua edo Elkargoen ziurtagiria, zein curriculumak. Gutxieneko lantaldea hiru pertsonak osatu behar dute, eta horiek erdi-mailako edo goi-mailako titulazioa izan behar dute. Hiru pertsona horiek gorabeherak edota hondakinak kudeatzen 2 urteko eskarmentua dutela egiaztatu behar dute.

b) Kontratuaren egikaritzan enpresak honako baliabide hauek izango dituela adierazi behar du: tanga-kamioi bat, isuriak xurgatzeko gaitasuna duena; garabi-kamioi bat; material xurgatzaileak eta ontziak.

c) Azken bost urteetan parte hartutako gorabehera- edo larrialdi-egoera nagusien zerrenda aurkeztu behar dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Azken 5 urteetan, gorabehera eta larrialdi-egoerak nahiz horrelakoetan sortutako hondakinak kudeatzen gutxienez urtebeteko esperientzia duela egiaztatu behar du enpresak; gainera, halako egoeren ezaugarriak eta kontratu hau betetzean enpresak izan ditzakeenak antzekoak izan behar dira.

9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 7a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion

c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:

1) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.

10.– Esleitzeko irizpideak.

A) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 70 puntu.

Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 70 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.a) puntua.

B) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: Ponderazioa, guztira: 30 puntu.

a) Abisuei erantzuteko eta hondakinak kudeatzeko prozedura. Ponderazioa: 15 puntu. Ikusi karatularen 30.2.b) atala.

b) Hondakinik gabeko gorabeherak kudeatzea. Ponderazioa: 15 puntu. Ikusi karatularen 30.2.b) atala.

11.– «C» gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa:

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2017ko azaroaren 16a.

d) Ordua: 11:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

12.– «B» gutun-azalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2017ko azaroaren 27a.

d) Ordua: 11:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

13.– Bestelako argibideak: ez.

14.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

15.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: 2017ko irailaren 27an.

16.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 2a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala